Google+
Restaurante vegano vegetarino en Donosti. Km.0

Duque de Mandas 35. Tlf 943 56 17 51   Contacto

Facebook Twitter

Km.0 Eitbko Txoriene Saioan: Patata ñokiak gazta beganoarekin

Iñaki Ubiria, Km.0-ko sukaldaria, Eitb-ko Txoriene Saioan.
Hona hemen prestaturiko errezeta eta bideoa.

PATATA ÑOKIAK GAZTA BEGANOAREKIN

OSAGAIAK

Ñokiak egiteko:
–Patata egosiak, 1 kg
–Irina, 200 g
–Gatza
–Piperrautsa
–Intxaur muskatua
Gazta beganoa egiteko:
–Anakardo txigortuak, 200 g
–Legamia, 2 koilarakada
–Berakatz-atal bat
–Limoi erdiren zukua
–Gatza
–Oreganoa
–Probentzako belarrak
Parmesano beganoa egiteko:
–Legamia, koilarakada bat
–Sesamo txigortua, koilarakada txiki bat
–Gatza, koilarakada txiki bat

 

PRESTAKETA

Patatak garbitu eta egosten jarri gatz pixka batekin. 15 minutuz.

Parmesano beganoa egiteko:
– Sesamoa zartaginean txigortu eta ondoren termomixean bota.
– Sesamoari legamia eta gatza gaineratu eta dena birrindu.

Gazta beganoa egiteko:
– Anakardoak, legamia, limoi zukua, gatza eta berakatza termomixean sartu eta birrindu.
– Ura gehitu krema lortzeko.
– Probentzako belarrak eta oreganoa gehitu.
– Patata egosiak zuritu eta birrindu.
– Gatza, piperrautsa eta intxaur muskatua gehitu.
– Irina gehitu eta dena nahastu.
– Oreari txurro forma eman eta zati txikietan zatitu.
– Bolatxo forma eman eta egosi.
– Zartagin batean olioa bota eta berotzen jarri.
– Ñokiak zartaginean berotu eta gazta krema gaineratu.
– Ura eta gatza gehitu eta dena berotu.
– Platerera zerbitzatu eta tomate saltsarekin apaindu.
– Parmesano beganoa gehitu eta perrexilarekin apaindu.

 

Informazio iturria: www.eitb.eus/eu/telebista/programak/txoriene

 

ON egin!!! 🙂

 

Footer background
Duque de Mandas, 49. Egia
">
info@veganvegetariankm0.com
943 56 17 51

Drop us a line

Yay! Message sent. Error! Please validate your fields.
Clear
© 2014 Vegan Vegetarian Km O Donostia | San Sebastián . All rights reserved. | | Diseño by Ne diseinuk