Google+
Restaurante vegano vegetarino en Donosti. Km.0

Duque de Mandas 35. Tlf 943 56 17 51   Contacto

Facebook Twitter

Biolur: diagnostikoaren aurkezpena Km.0-n | Presentación del diagnóstico de Biolur en Km.0

Datorren astean Biolur elkartetik bideratu den
Diagnostikoa: Nekazaritza agroekologikoaren sektorea eta merkaturatze bide laburren sustapena errestaurazio kolektiboaren bitartez
aurkeztuko dute Donostiako Km 0 jatetxean.

  • Eguna: 2016ko Otsailaren 25ean
  • Ordua: 16’30etan
  • Lekua: Km 0 jatetxea, Duque de Mandas pasealekua 35. zk, Donostia

 

Biolur km.0 restaurante vegano vegetariano San SebastiánBiolur-en deialdia

Biolurretik, errestaurazio kolektiboaren esparruan bertako elikagai ekologikoak sartzeko aukeraren inguruan egindako diagnostiko lanaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu.

 

Lan honen helburuetako bat aipatutako sektore honi gerturatu eta egoeraren argazki bat egitea zen eta, egia esan, azken hilabete hauetan komertzializazio bide honek Gipuzkoako ekoizle agroekologiko txikiengan pizten duen interesa berretsi ahal izan dugu.

 

Beste salmenta bide batzuk ez bezala (kontsumo taldeak edo azokak kasu), errestaurazio kolektiboa gutxiago esploratua izan da eta aintzakotzat hartzekoa da, ekoizpenaren bolumenaren zati garrantzitsu bat hartzeko aukera eman bai dezake. Hala ere, diagnostiko lan honetan azaleratu bezala, kanal honen garapenak mugak eta zailtasunak ditu eta kontutan hartu beharko ditugu bide hau jorratzeko etorriko diren proiektuak martxan jartzerako orduan.

 

Konkretuki, diagnostikoaren emaitza bezala har dezakegu ENEEK-ek sustatuko duen proiektu pilotu baten martxan jartzea. Proiektu honek baserritar eta Donostiako jatetxe batzuekin sare txiki bat antolatu eta salmenta bide hau sustatzea du helburu. Proiektua garatzearekin batera HORECA kanalean bertako elikagai ekologikoen presentzia handitzean sortzen doazen zailtasunak aztertu nahi dira, beste esperientzia batzuetan kontutan hartzeko.

 

Guzti honengatik Biolurretik egindako diagnostikoaren aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu. Aukera ona izango dugu salmenta bide laburren inguruan, baserritarren arteko koordinazioaren inguruan, errestaurazio guneek beraien sukaldeetan bertako elikagai ekologikoen presentzia handitzeko egin beharko duten trantsizio prozesuaren inguruan gogoetak elkarbanatzeko.

 

Aurkezpena Km 0-n izango da. Jatetxe honek diagnostiko lanean parte hartu du eta proiektu pilotuan ere parte hartzeko interesa azaldu du.

 

Zuen zain gelditzen gara.

 

Mesedez, etortzeko asmotan bazabiltzate konfirmatu biolur@biolur.net edo telefonoz.

Mila esker eta ordura arte!

 

Leire Ibarretxe: 688 626 468
Nekazaritza ekologikoaren aldeko elkartea: 943 76 14 47

 

 

 

La próxima semana presentamos el diagnóstico que realizamos el año pasado para Biolur sobre introducción de alimentos ecológicos y locales en el canal de la restauración colectiva.
Se trata de una cuestión importante pues la restauración colectiva podría contribuir a la viabilidad y a la creación de nuevas experiencias productivas agroecológicas en Gipuzkoa.

 

A continuación podéis ver la convocatoria que se ha hecho desde Biolur.

  • Fecha: 25 de febrero de 2016
  • Hora: 16’30h.
  • Lugar: Restaurante Km 0, Paseo Duque de Mandas nº35, Donostia

Desde Biolur os convocamos a la presentación del diagnóstico que hemos realizado en torno a la introducción de alimentos locales y ecológicos en el sector de la restauración colectiva.

 

El trabajo pretendía hacer una pequeña aproximación al estado de la cuestión y lo cierto es que a lo largo de estos meses hemos podido constatar el gran interés que genera este canal de comercialización para la pequeña producción agroecológica de Gipuzkoa. A diferencia de otros canales como los grupos de consumo o los mercados, la restauración colectiva ha sido un canal menos explorado y que, por otro lado, ofrece la posibilidad de absorber un volumen considerable de producción. Sin embargo, el desarrollo de este canal ofrece una serie de limitaciones y dificultades que han sido analizadas en el diagnóstico y que deberán tenerse en cuenta a la hora de poner en práctica nuevos proyectos para potenciar este canal.

 

Precisamente, uno de los resultados del diagnóstico es la puesta en marcha de un proyecto piloto impulsado por ENEEK para crear una pequeña red de baserritarras y restaurantes de Donostia que permita ampliar la distribución en este canal y poder analizar las dificultades que surgen cuando se intenta ampliar la presencia de productos locales y ecológicos en el canal HORECA.

 

Por esta razón, os invitamos a la presentación del diagnóstico realizado desde Biolur.

 

Será una buena oportunidad para compartir reflexiones sobre la comercialización en circuitos cortos, la necesidad de coordinación entre baserritarras y sobre el proceso de transición que deben realizar los establecimientos de restauración para lograr una mayor presencia de productos locales y ecológicos en sus cocinas.

 

La presentación tendrá lugar en Km 0, uno de los restaurantes que ha participado en el diagnóstico y que también ha mostrado su interés en participar en el proyecto piloto.

 

Os esperamos.

 

Por favor, confirma tu asistencia vía email o por teléfono.

 

Si no puedes venir, aquí puedes ver el resumen del informe final.

 

Footer background
Duque de Mandas, 49. Egia
">
info@veganvegetariankm0.com
943 56 17 51

Drop us a line

Yay! Message sent. Error! Please validate your fields.
Clear
© 2014 Vegan Vegetarian Km O Donostia | San Sebastián . All rights reserved. | | Diseño by Ne diseinuk