Badator Aste Nagusi Pirata 2015!!!
Abuztuaren 8an emango zaio hasiera Aste Nagusi piratari, Ezkilaren etorrera eta txupinazoarekin.
Guztira 100 jarduera baino gehiago izan ditu Piraten Aste Nagusiak (Txupinazoa, Kontzertuak gauero, Abordatzea, Erromeria,Guardetxean DJak gauero, Elektrotxaranga 2. topaketa, Abordatze txikia, Bizifesta, Haur jolasak, Aldrebes Eguna, Korrika Flamenka abordatuz, Libertalia, Akelarrea, Bazkariak, Playback lehiaketa, Kalejira, Kantu jira, Trinian gauero afariak, Hockey tailerra, Herri kirolak, Sardiñerria, Altxorraren bila, Intxaurrondoko estankea abordatu, Bertsolariak, Clownak, Breackdance, Castellers, Irrikitaldia…), Itsasotik plazara, Donostia Pirata lelopean.
Aurten,egun bat lehenago ere elkartuko dira Piratak. Izan ere, jai parekideen aldeko poteo bat egingo dute ostiralean.
Donostiako kaleak koloreztatu nahiean, Aste Nagusi Pirata hiri osora zabaltzeko lan ederrak egin dituzte, kofradien lanari esker.
Piraten jaien erdigunea izaten da urtero Parte Zaharreko La Flamenka, baina horretaz gain, txoko gehiagotara ere zabalduko dute aurtengo jai giroa: Nautikoa, Trinitate plaza, Urgull, Antigua, Txantxarreka, Gros, Kortxoenea gaztetxea, Intxaurrondo gaztetxea, Letaman…
Aurtengo berrikuntza aipagarria: Guardetxea, gune pirata finkoa izango baita eta gauero dj emanaldiak izango dira bertan.
Egitarau nagusiaren karteka baita kofradienak ere bertan uzten dizkizugu eskuragarri.
Eskifaia
Pirata Bihurriak
Ubarrolak
Sardiñerak
Traganarrua
Kalepoza
Filibusteroak
Aingura
Xibaro 62+
Izan pirata!!!
Ondo pasa!!! 🙂
Comments ( 0 )